3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GIZARTE SEGURANTZAKO INSTITUTU NAZIONALA
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Nafarroako Probintzia Zuzendaritzaren Erabakia, 2016ko apirilaren 6koa, zenbait lanpostu hutsik daudenean edo horien titularrak kanpoan edo eri daudenean sinadura eskuordetzeko eta ordezkapenak egiteko araubidea onesten duena
Erabaki honen xedea arau argi eta zehatzak ezartzea da probintzia zuzendaritza honen eremuan sinadura eskuordetzeko eta ordezkapenak egiteko araubideari dagokionez, kontuan hartuta betiere Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiak 2015eko abenduaren 16an emandako Ebazpenean aurreikusitakoa, hau da, probintzia zuzendaritzen eremuan zenbait lanpostu hutsik daudenean edo horien titularrak kanpoan edo eri daudenean sinadura eskuordetzeko eta ordezkapenak egiteko araubiderako jarraibideak ezartzen dituen horretan.
Hori dela eta, bidezkotzat jotzen da, batetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 16. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, sinadura eskuordetzeko sistema uniforme bat ezartzea, ebazpen eta ekintza administratiboetan aplikatuko dena, agirien ziurtapenak eta kopiak barne. Bestetik, unitate administratiboetako titularren lanpostuak hutsik daudenean edo titularrak kanpoan edo eri daudenean ordezkapenak egiteko prozedura bat ezartzea ere komeni da, antolaketaren ikuspuntutik, aipatutako legearen 17. artikuluan xedatutakoa aplikatuz Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiak 2005eko uztailaren 26an emandako Ebazpenaren bederatzigarren jarraibidearen 1. puntuan xedatutakoaren osagarri.
Estatuko Administrazioaren Orokorraren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriari jarraikiz, ebazpen eta ekintza administratiboetako sinaduraren eskuordetzea, erabaki honetan ezartzen dena, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraziko zaio.
Azaldutako guztiagatik, eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren egitura organiko eta funtzionalari eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari dagozkionak zati batean aldatzeari buruzko abenduaren 13ko 2583/1996 Errege Dekretuan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 16. eta 17. artikuluetan ezarritakoarekin bat,
Erabaki da:
Lehena.–Probintzia idazkaritzako titularrari, probintzia zuzendariordetzako titularrei eta pentsiodunen arloko buruari eskuordetzea aldez aurreko erreklamazioa jaso dezaketen ebazpenen sinadura, bakoitzari bere gaiei dagokienez.
Probintzia zuzendaritzako atalburutzetako titularrek hartuko dute bere gain komunikaziorako dokumentazio orokorraren sinadura, agirien igorpena eta esleitua duten kudeaketaren informazio orokorra.
Bigarrena.–Probintzia idazkaritzaren titularrari eskuordetzea probintzia zuzendaritzaren eskumenen esparruari dagokion informazioa dakarten agirien sinadura, eta probintzia zuzendariordetzetako titularrei, pentsiodunen arloko buruari eta atalburutzei, berriz, bakoitzari dagokion eskumen arloko agirien ziurtapenen sinadura.
Gizarte Segurantzako Zentroetako Zuzendaritzetako titularrei eta destinoa horietan duten funtzionarioei eskuordetzea aplikazio informatikoen bidez ematen diren ziurtagirien sinadura.
Hirugarrena.–Eskuordeturik sinatzen diren ebazpen eta ekintzetan nahitaezko betebehar formala da eskuordetzea eman duen agintearen aipamena jasotzea, sinadura azpian idatziz “Probintzia zuzendaria”, eta atzetik “Sinadura eskuordeturik” edo “Sinadura E.O”, erabaki honen identifikazio datuak eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eguna ondoan adierazirik; azkenik, eskuordeturik sinatzen duenaren kargua edo lanpostua idatziko da, baita haren izena ere.
Laugarrena.–Probintzia zuzendariak osorik edo zati batean erreboka dezake sinaduraren eskuordetzea, eta, noiznahi, berak sina ditzake erabaki honen bidez sinadura eskuordetua duten agiriak.
Bosgarrena.–1. Probintzia idazkariaren lanpostua hutsik dagoenean edo titularra kanpoan edo eri dagoenean, probintzia zuzendariordetzetako titularrek eta pentsiodunen arloko buruak ordezkatuko dute, ordena honen arabera:
–Erretiroaren, Heriotzaren eta Biziraupenaren probintzia zuzendariordea.
–Desgaitasunengatiko Prestazioen probintzia zuzendariordea.
–Informazio Administratiboaren probintzia zuzendariordea.
Pentsiodunen Arloko burua.
2. Probintzia zuzendariordetzetako titularren lanpostuak pentsiodunen arloko buruarena hutsik badaude, edo titularrak kanpoan edo eri daudenean, probintzia idazkaritzako titularrak ordeztuko ditu, edo, hura ez badago, probintziako zuzendariordetzako edo kasuko pentsiodunen arloko burutzako titularrak, aurreko lerroaldean aurreikusitako ordenaren arabera.
3. Idazkaritzako atalburutzetako, probintzia zuzendariordetzetako edo pentsiodunen arloko burutzetako titularren lanpostuak hutsik daudenean, edo haiek kanpoan edo eri daudenean, honela ordeztuko dira: lehenengoz, unitate administratibo bereko beste atalburutza bateko titularra, bigarrenik, kasuan kasuko unitateko edozein bulego burutzatako titularra, eta, hura ez badago, probintzia zuzendaritzako atalburutza edo bulegoburutza bateko beste edozein titular.
Seigarrena.–Ordeztuta sinatzen diren ebazpenetan eta ekintzetan, inguruabar hori jasoko da, ordeztuaren kargua edo lanpostua adierazirik hitz hauen atzetik: “ordeztuta” edo “Ord.” eta ordezpena egiten duenaren kargua edo lanpostua eta izena; horrekin batera, erabaki honen identifikazio datuak eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eguna.
Zazpigarrena.–1. Sinadura eskuordetzeko kasuek ez dituzte aldatuko eskuordetzea egiten duen organoaren eskumenak.
2. Ordezpena mantendu eginen da titularra kanpoan den bitartean edo lanpostua hutsik den bitartean, edo alta medikoa jaso arte, eta ez du inolako aldaketarik ekarriko ordezkapenaren xede den organoaren edo unitate administratiboaren titularraren eskumenetan, alegia, guztiak izanen ditu osorik, bereak eta eskuordetutakoak.
Zortzigarrena.Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.
Iruñean, 2016ko apirilaren 6an.–Probintzia zuzendaria, M.ª Isabel Catalán Parandiet.–Probintzia idazkaria, probintzia zuzendariordeak, Pentsiodunen Arloko burua eta Lurraldeko kontu-hartzaile delegatua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: E1605049