108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Lanbide birkualifikazioaren programan arautzen den diru-laguntza emateko ebazpena

Otsailaren 11ko 1/2011 Errege Lege Dekretuak, abuztuaren 26ko 10/2011 Errege Lege Dekretuak, abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretuak eta abuztuaren 24ko 23/2012 Errege Lege Dekretuak luzatutakoak, langabeen artean enplegu egonkorrerako trantsizioa eta lanbide birkualifikazioa sustatzeko presako neurriak ezarri zituen eta, arau horietan jasotako aginduarekin bat, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hura garatzeko zenbait xedapen ematea ekarri du.

Azkenik, urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege Dekretuaren bidez, berriz luzatu da langabeziako prestazioa ahitzen zaien langabeen lanbide birkualifikaziorako programa, otsailaren 11ko 1/2011 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluan araututakoa. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak 2013ko otsailaren 13ko Ebazpena eman zuen, laguntzetarako eskabideak aurkeztu eta izapidetzeko modua eta epeak zehazten dituena, urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege Dekretu horren laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz. Errege Lege Dekretu horren bigarren xedapenean, PREPARA programaren luzapen automatikoa ezartzen duen horretan, xedatutakoari jarraikiz, Ebazpena eman da 2014ko urtarrilaren 24an, 2013ko abuztuaren 1ekoa aldatzen duena.

Aurkeztutako eskabideak ikusirik, prozedurako tramite guztiak gauzatuta eta legez ezarritako betebeharrak bete direla egiaztatuta, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Probintziako Zuzendaritzak, erakunde horretako zuzendari nagusiak eskuordeturik erabaki du, ebazpen horien zortzigarren artikuluan ezarritakoari jarraikiz, laguntzak emateko proposamena ikusirik eta kontu-hartzailetza delegatu eskudunak aldeko fiskalizazioa emana duela,

erabaki du ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren eskatzaileei bertan zehazten diren laguntzak ematea, guztira 43.772,04 euro egiten dutenak; bakoitzari dagokion zenbatekoa ere adierazirik dago.

Ebazpen horren 2. artikuluko 3. atalean aurreikusitakoarekin bat, laguntza hauek justifikatu ahal izanen dira Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzeko, Espainiako nahiz Europar Batasuneko araudietan ezarritako baldintzak bete ondoren, betiere.

Hori guztia Estatuko Enplegu Publikoaren Zerbitzuaren gastuen aurrekontuko 482.26 aplikazioaren kargura, bertan kreditu egokia eta behar bestekoa atxiki baita, aipatutako zenbatekoa adinakoa.

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea, eta haren kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen diote Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 117.era bitarteko artikuluetan ezarritako epe eta moduan.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 11n.–Probintziako zuzendaria, Rafael Andres Hurtado de Mendoza Cabrera.

2016ko apirilean emandako laguntzei buruzko ebazpenaren I. ERANSKINA

ONURADUNA

ZENBATEKOA

ALVAREZ ALONSO, JOSE ANTONIO

2.396,28

BELKHI , SOUAD EP EL AS

2.715,78

DUCHA OCHOA, ANDREA

2.396,28

HALTY DAINCIART, MARIA GRACIOSA

2.396,28

HERNANDEZ CARDOSO, M DOLORES

2.396,28

HERNANDEZ JIMENEZ, ANTONIO

2.715,78

HUARTE GARMENDIA, ITZIAR

2.396,28

LASHERAS ECHEGARAY, MIREN

2.396,28

MIGUEL GIMENEZ, M CARIDAD

2.396,28

OKOYE OKOYE, PETER CHIDI

2.396,28

PICON MONTANO, MARIAN

2.396,28

RESA OSTA, IVAN

2.396,28

ROMERO LOPEZ, ANTONIO DANIEL

2.396,28

SUESCUN SOTES, MARIA

2.396,28

URREXOLA RIBAS, ENEKO

2.396,28

URTASUN YOLDI, IZASKUN

2.396,28

YOLDI IRUJO, IGNACIO

2.396,28

ZAPATA USIETO, KOLDO GONTZAL

2.396,28

ONURADUNAK, GUZTIRA 18

GUZTIRA: 43.772,04

Iragarkiaren kodea: E1606237