2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Irurtzun Aldeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2016ko maiatzaren 5ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Irurtzunen, 2016ko maiatzaren 24an.–Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua, Ainara Ayestaran Ijurko.
Iragarkiaren kodea: L1606382