108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Datuen babesaren gaineko araudiaren aplikazioa Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean. Batzordearen 2016ko maiatzaren 4ko erabakia

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Batzordearen 2016ko maiatzaren 4ko bilkura arruntean, onetsi zuen Kexak, iradokizunak eta aitortzak kudeatzeko sistema bat ezartzea, eta horrek datu pertsonalen bilketa dakar berarekin. Horretarako, Mankomunitateak inprimaki batzuk prestatu ditu, interesdunek kexak, iradokizunak edo aitortzak egiteko, eta bildutako datuak paperezko euskarrian tratatuko dira, tramitatu ahal izateko.

Helburu horiekin bildutako datuak fitxategi bat izanen dira, eta hura xedapen orokor baten bidez sortu behar da.

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Horregatik, Mankomunitateko Batzordeak honako erabaki hau hartu du:

Lehendabizikoa.–Fitxategi hau sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Kexak, iradokizunak eta aitortzak:

Fitxategiaren xedea: Mankomunitatearen zerbitzuei egiten zaizkien kexak, iradokizunak eta aitortzak kudeatzea eta erregistro bat mantentzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo beren legezko ordezkariek emanda, inprimakien bitartez.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Buñuel aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari zuzendurik, kexa, iradokizun edo aitortza bat egiten duten norbanakoak.

Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak:

a) Izen-deiturak

b) Telefono bat

c) NANa

d) Posta elektronikoa

e) Helbidea

f) Sinadura

Tratamendu sistema: paperezko euskarrian.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea zehaztutako fitxategia dagokion erregistroan inskriba dadila Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

Buñuelen, 2016ko maiatzaren 6an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1605746