2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Hirilurreko ondasunen gaineko 2016ko lehen seihilekoaren kontribuzioa eta landalurreko ondasunen gaineko 2016koa
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2016ko ekainaren 30ean bukatuko dela honako zerga hauei dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea: hirilurreko ondasunen gaineko 2016ko lehen seihilekoaren kontribuzioa eta landalurreko ondasunen gaineko 2016koa.
Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2016ko ekainaren 30ean iraganen dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Zizur Nagusian, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1606601