2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
Aldaketa ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena
Urraulbeitiko Udalak, 2015eko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza fiskalen aldaketa, 2016ko ekitaldian aplikatzeko.
2016ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2an, hasierako onespenari buruzko erabakia argitaraturik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza fiskalen aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Urraulbeitin, 2016ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.
ORDENANTZA, UR HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
1. ERANSKINA
Ordenantza
1.–2.a) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.
1.1. Kuota finkoak –Hornidura–: Instalatutako kontagailuaren diametroaren arabera.
KONTAGAILUAREN DIAMETROA | SEI HILEKO KUOTA |
20 mm arte | 15,00 euro |
20 mm-tik 65 mm-ra bitarte: | 75,00 euro |
65 mm-tik goiti | 150,00 euro |
1.2. Kontagailuen alokairuko kuotak.
Hilean, kontagailuaren batez besteko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 230 zk., 1984ko irailaren 25ekoa). Hartan konponketa eta kontserbazio gastuak sartzen dira.
2.–2.b) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.
2.1. Kuota finkoak –Saneamendua, estolderia–. Hornidurarako paratu den kontagailuaren diametroaren arabera.
KONTAGAILUAREN DIAMETROA | SEI HILEKO KUOTA |
20 mm arte | 15,00 euro |
20 mm-tik 65 mm-ra bitarte: | 75,00 euro |
65 mm-tik goiti | 150,00 euro |
3.–2.c) artikuluan aurreikusitako zerbitzua –Kontsumoa–.
Kuota aldakorra: prezioa m³ bakoitzeko.
1. tarifa.–Etxeko erabilera etxebizitzetan eta erabilera lotuak.
90 m³-ra arte seihilekoan: 0,35 euro/m³.
Gainerako kontsumoa: 0,40 euro/m³.
2. tarifa.–Industria eta merkataritzako erabilera. Tarifa honetan industria, merkataritza, bulegoak eta langelak, eta nekazaritza eta/edo abeltzaintzako nabeak sartzen dira.
0,55 euro/m³.
3. tarifa.–Finka partikularretan edo publikoetan ureztatzen eta aisian egindako erabilera, igerilekuak barne.
0,65 euro/m³.
4. tarifa.–Erabilera konbinatuen tarifak.
4.1. Etxekoa-Merkataritza-Ureztatzea edo aisia.
90 m³-ra arte seihilekoan: 0,35 euro/m³.
–91 m³-tik 180 m³-ra seihilekoan: 0,55 euro/m³.
–180 m³-tik gora seihilekoan: 0,65 euro/m³.
4.2. Etxekoa-Merkataritza.
90 m³-ra arte seihilekoan: 0,35 euro/m³.
Gainerako kontsumoa: 0,55 euro/m³.
4.3. Etxekoa-Ureztatzea edo aisia:
–90 m³-ra arte seihilekoan: 0,35 euro/m³.
–Gainerako kontsumoa: 0,65 euro/m³.
4.4. Merkataritza-Ureztatzea edo aisia,
–90 m³-ra arte seihilekoan: 0,55 euro/m³.
–Gainerako kontsumoa: 0,65 euro/m³.
5.1. tarifa.–Udal Zerbitzuak.
–90 m³-ra arte seihilekoan: 0,55 euro/m³.
–Gainerako kontsumoa: 0,65 euro/m³.
5.2. tarifa.–Ureztatze publikoa eta jabetza pribatuko erabilera publikoa (erakunde edo enpresa publikoek egiten duten nekazaritzako ureztaketa barne).
–90 m³-ra arte seihilekoan: 0,65 euro/m³.
–Gainerako kontsumoa: 0,70 euro/m³.
6. tarifa.–Ur hornidura, Udalaz kanpoko toki entitateei (zisternetan egiten dena barne): 0,80 euro/m³.
7. tarifa.–Obretarako hornidura, edo zisternen bidezkoa: 0,80
euro/m³.
8. tarifa.–Ezkutuko ur-jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,35 euro/m³.
Tarifa hau aplikatzeko ondoko egoera hauek guztiak gertatu beharko dira, eta behar bezala justifikatu beharko:
1. Ezkutuko ur-jarioa izan beharko du, subjektu pasiboak ez dakiela hodiak edo neurketa ekipoak hondatuta daudela.
2. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-jarioa eragin duten egintzetan, ez ur-jarioaren ondoko jarduketan.
Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, ur-jarioa izan duen instalazioa 7 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, ur-jarioa atzematen denetik aurrera.
4.–2.d) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. Kontratazioa: 60,00 euro.
5.–2.e) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. Hargune eskubideak.
5.1. Hornidura eta saneamendu sareetara hargunea egiteko eskubideak: hargunearen edo hargune deribatuaren diametroaren araberako tarifa estandarra, zeinari seinalatzen diren koefiziente zuzentzaileak aplikatuko baitzaizkio:
35 mm-ra bitarte: 400,00 euro.
36mm-tik gora: 600,00 euro.
Koefiziente zuzentzailea:
–Etxebizitza libreak: 0.80.
–Babes ofizialeko etxebizitzak: 0.40.
–Prezio tasatuko etxebizitzak eta eraikinak berritzea: 0.60.
–Hargune eskaerak, sareak berritzeagatik: 0.80.
–Etxebizitza, lurzatiarekin: 1.00.
–Industria, merkataritza, nekazaritzako nabea, abeltzaintzako nabea: 1.00.
–Obretarako eta behin-behineko erabileretarako harguneak: 0.20.
–Ureztatze pribatua, aisiarako baratzeak, igerilekuak: 1.20.
5.2. Bi edo erabilpen gehiagorako deribazioak dituen halako diametroko hargunea egiten den kasuetan, deribazio bakoitza hargune ezberdina bailitzan tramitatuko da, bakoitzari erabileraren kariaz dagokion koefizientea aplikatuz. Hala ere, eskatzaileak bakarrik hargune nagusia tramitatzea eskatu ahalko du, deribazioak alde batera utziz; halakoetan 1 koefizientea aplikatuko zaio.
5.3. Erregistroaren giltza diametro txikiagokoa bada, tarifa delako diametroaren gainean ezarriko da.
5.4. Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzarekin bat, soilik hornidura sarera hargunea izateko eskubidea, edo soilik saneamendu sarera izatekoa eskatzen deneko salbuespen kasuetan, ondoko arauak ezartzen dira:
a) Hornidura sareko hargunea izateko eskubidea: zenbatekoa tarifa orokorraren %50 izanen da. Kasu honetan sartzen dira ureztapenerako hargunea izateko eskariak.
b) Saneamendu sarera hargune bateratua (euri-urak eta ur beltzak batera) izateko eskubidea: Tarifa estandarrak, hargunearen diametroaren arabera:
HARGUNEAREN DIAMETROA | OINARRIAK |
250 mm arte | 200,00 |
250 mm-tik gora | 300,00 |
Oinarriei 5.1 atalean ezarritako koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkie.
c) Ur beltzen edo euri-uren hargunea izateko eskubideak: tarifaren zenbatekoa b) atalean aurreikusten denaren %50ari dagokiona izanen da.
2.g) artikuluan aurreikusitako jarduerak.
Egindako ikuskapen bakoitzeko: 60,00 euro.
ORDENANTZA, HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOAK ETA BERTZE TRAMITAZIO BATZUK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
ERANSKINA
Hirigintzako tramitazioak
I. epigrafea.–Udal plan, plan partzial edo antolamenduko plan berezietan egiten diren aldaketak tramitatzea: 150 euro.
II. epigrafea.–Lerrokaduren azterlanak, unitatearen mugaketak, erabilera aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea: 80 euro.
III. epigrafea.–Birzatiketak tramitatzea: 80 euro.
IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.
Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa %1,5 izanen da.
V. epigrafea.–Aurri espedientea: 100 euro.
VI. epigrafea.–Lur banantzeak tramitatzea: 40 euro.
VII. epigrafea.–Hirigintzako kontsultak: 40 euro.
Hirigintzaz kanpoko lizentziak tramitatzea
VIII. epigrafea.–Jarduerarako lizentziak.
1. 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuetarako lizentzien espedienteen tasak: 240 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 584 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
2. 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 360 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
3. 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B, eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentzien tasak: 600 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
4. 4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeetarako lizentzien espedienteen tasak: 146 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.
Kasu bakoitzeko txosten teknikoaren kostua epigrafean adierazitako zenbatekoa baino handiagoa bada, zenbateko berean goitituko da tasa.
IX. epigrafea–Jarduerarako, irekitzeko eta antzeko lizentzien gaineko kontsultak. 40 euro.
X. epigrafea.–Katastroa aldatzeko espedienteak, kartografia berria behar dutenak eta ez direnak katastroaren edo lizentzia bidez baimendutako hirigintzako jarduketaren akats baten ondorio: 360 euro.
XI. epigrafea.–Ezkontza: 60 euro.
Iragarkiaren kodea: L1605895