108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hiri jarduerako plan berezia, hirigintzako aldaketa xehakatua, S-5 sektorearen araudi partikularraren 15. artikulua aldatzen duena, Sergio Galerón Rodríguezek eta beste batek sustatua Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2016ko maiatzaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri jarduerako plan berezia, hirigintzako aldaketa xehakatua, S-5 sektorearen araudi partikularraren 15. artikuluari dagokionez, Sergio Galerón Rodríguezek eta beste batek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, 2016ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1606550