108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2016ko zergak

Interesdun guztiei jakinarazten zaie honako hau izanen dela jarduera ekonomikoen gaineko 2016ko zerga kobratzeko egutegia:

–Borondatezko ordainaldia: 2016ko maiatzaren 20tik ekainaren 30era bitarte, biak barne.

–Epez kanpoko ordainketa: %5 gehiago, 2016ko uztailaren 1etik uztailaren 31ra bitarte, biak barne.

Egun horretatik aitzina, eta aldez aurretik jakinarazi gabe, zorrak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara pasako dira, Tributuei buruzko Lege Orokorreko 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Helbideratutako ordainagiriak 2016ko ekainaren 30ean kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da. Hura jaso ez bada, gure bulegoetara etor daitezke, Noaingo Foruen plazako 3an, kopia biltzera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2016ko maiatzaren 20an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1606526