2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOTZA
Kontzejuaren ordenantza, 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzkoa Hasierako onespena
Lotzako Kontzejuak, 2016ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen kontzeju ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lotzan, 2016ko maiatzaren 27an.–Kontzejuko burua, Rubén Goñi Viguria.
Iragarkiaren kodea: L1606538