108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko erabakia hartzea

DATUAK BABESTEARI BURUZKO ARAUDIA FUNESKO UDALEAN APLIKATZEA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak bermatzea eta babestea, bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra, datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten edozein erabilerari ere.

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Funesko Udalak.

Fitxategi horiek datuen babesaren arloko legediari egokitu beharrak ekarri du erabaki honen onespena.

Aurrekoa ikusirik,

Erabaki-proposamenari buruzko bozketa eginik, onesten da, aldeko 11 botorekin, kontrako botorik gabe eta abstentziorik ez dagoela. Horrenbestez,

ERABAKI DA:

Lehena.–Piperoen Erregistroa (kodea: 2092020635) izeneko fitxategia aldatzea, “sinadura” eta “Egoera sozialei buruzko datuak” idenfikazio-datuak sartzeko haren egituran.

Bigarrena.–Kontabilitate Publikoaren (kodea: 2092020589) izeneko fitxategia aldatzea, Aurreikusitako datu lagatzeak izeneko atalean. Hala, Udalaren webguneko gardentasunaren atariaren bidez gerta daitezkeen lagatzeak jasoko dira. Lege gaikuntza izanik egiten dira komunikazioak (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea).

Hirugarrena.–012INFOLOCAL izeneko fitxategia (kodea: 2092020558) deuseztatzea, zerbitzua iraungitzearen ondorioz. Fitxategi automatizatuko datuak aplikaziotik ezabatuko dira, berreskuratzeko aukerarik gabe.

Laugarrena.–Ondoko fitxategi hau sortzea, ezaugarriak eta egitura honakoak izanda:

Harremanak

–Xede eta erabilera aurreikusiak: WhatsApp bidezko banaketa zerrenda kudeatzea, eta, hala, ahalbidetuko da intereseko informazioa eta berriak bidaltzea, eta harremanetarako datu basea mantentzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek ematen dituzte.

–Norbanako edo talde ukituak: harremanetako pertsonak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Funesko Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Funesko Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatu diren fitxategiak aldatu, deuseztatu edo dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

Funesen, 2016ko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1605834