108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Aldaketa, Enplegua sustatzeko eta inbertsiorako ordenantzan Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2016ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Enplegua sustatzeko eta inbertsiorako ordenantzan (2, 4, 5, 6 eta 7. artikuluen aldaketa).

Hogeita hamar eguneko epean jendaurrean egonen da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten epe horretan. Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago.

Faltzesen, 2016ko maiatzaren 27an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1606551