108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2016ko aurrekontuko 1, 2 eta 3. aldaketak. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2016ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:

–1/2016 aldaketa aurrekontuan, diru-sarreren bidez sorrarazitako kreditua; zenbateko osoa: 474.434,80 euro.

–Aurrekontuko 2/2016 aldaketa, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 14.000,00 euro.

–Aurrekontuko 3/2016 aldaketa, kreditu transferentzia egiteko; zenbateko osoa: 20.500,00 euro.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Faltzesen, 2016ko maiatzaren 27an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1606535