108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELKANO

2016ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2016ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, apirilaren 20an, 2016ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, laburtua argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:

GASTUAK:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 10.096,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 1.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 11.596,00 euro.

SARRERAK:

1.–Zeharkako zergak: 370,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelakoak: 2.800,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 4.711,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 3.715,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 11.596,00 euro.

Elkanon, 2016ko maiatzaren 16an.–Kontzejuko burua, Belén Baztán Seguro.

Iragarkiaren kodea: L1606503