107. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ERRIOXA JATORRIZKO DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA

Errioxako Jatorrizko Deiturak babestutako ardoen etiketetarako gutxieneko baldintzak

Errioxako Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileak 2061ko maiatzaren 6an egindako Osoko Bilkurak jarraian jasotako erabakia hartu zuen, besteak beste.

“Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babestutako ardoetarako etiketetan bete beharreko gutxieneko baldintzak, baldintzen pleguarekin bat”.

Agiri honetan jasotzen dira Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemaileak deitura horrek babestutako ardoen etiketetarako ezarritako gutxieneko baldintzak, autonomiaz gaindiko lurralde eremuko Babestutako Jatorrizko Deiturei eta Adierazpen Geografiko Babestuei buruzko maiatzaren 2ko 6/2015 Legearen 17.h) laugarrena artikuluarekin bat, etiketen arloan bete beharreko xedapenak, Europar Batasunekoak nahiz nazionalak, baztertu gabe.

I. Nahitaezko adierazpenak

11 cm-ko gehieneko zabalera duen ikus-eremuan honakoak agertu behar dira:

–Kategoria.

–Botilaratzailearen datuak.

–Marka erregistratua.

–Bolumen nominala.

–Zigilu koskaduna.

Kategoria

“RIOJA” hitza jarri beharko da, eta azpian “Denominación de Origen Calificada”.

Nabarmenduta jarri beharko da Deituraren izena (RIOJA).

“RIOJA” hitzaren letrak zentimetro bateko altuerakoak izan beharko dira, gehienez ere, etiketaren zabalera osoaren erdia baino gutxiago, eta letrak argiak, irakurtzeko modukoak, ezabaezinak eta letrakera ez oso lodikoak. Letra horien altuerak 0,3 cm-koa izan beharko du, gutxienez, botilak etiketa bakar bat daukanean.

Botilak bi etiketa edo bi ikus-eremu desberdin jarrita dauzkanean, letra horiek 0,3 cm-koak izan beharko dira, gutxienez, nahitaezko adierazpen guztiak jasotzen dituenaz beste etiketan edo ikus-eremuan.

18,7 cl-ko botilek ez dituzte gutxieneko neurri horiek bete beharko.

18,7 cl-tik gorako botiletan eta 75 cl-tik beherakoetan, “RIOJA” hitzaren neurriaren altuerak 0,2 cm-koa izan beharko du gutxienez.

RIOJA hitzarekin batera “DENOMINACIÓN DE ORIGEN CALIFICADA” hitzak jarri beharko dira etiketan, kasuko erregioaren izenaren azpian neurri txikiagoko letrekin.

Botilaratzailearen datuak

Deiturak babestutako ardoen etiketetan, haien erregistroetan inskribatutako upategiek beraien jabetza gisa erregistratuta dituzten merkataritza-izenak erabiltzen ahalko dituzte, izen sozialaren ordez edo hari gehituta, betiere ere betetzen bada Kontseilu Arauemaileari jakinarazi beharra, erregistroa frogatzen duten agiriekin batera, eta berariaz adierazita Deiturak babestutako ardoekin izen horiek erabiltzeari dagokion erantzukizun oro bere gain hartzen dutela.

Enkarguz botilaratzen diren ardoen kasuan (nork norentzat), Deiturako erregistroan inskribatuta dauden baina makineria egokirik ez duten upategiei botilaratzeko zerbitzua ematen zaienean alegia, botilaratzeko lana enkargatu duen upategiaren izen soziala agertu beharko da, eta botilaratzea egin duenaren izen sozialaren ordez, berak jabetzan erregistratuta daukan merkataritza-izen bat erabiltzen ahalko du, betiere aurreko lerroaldean merkataritza-izenerako baldintzak betetzen badira, edo ardo-ontziratzailearen erregistro zenbakia.

Inskribatu gabeko operadoreentzat enkarguz botilaratzen diren ardoen kasuan (nork norentzat), botilaratzeko lana enkargatu duenaren izen soziala agertu beharko da, eta botilaratzea egin duenaren izen sozialaren ordez, upategiak jabetzan erregistratuta daukan merkataritza-izen bat erabiltzen ahalko du, betiere lehen lerroaldean adierazitako baldintzak betetzen badira, eta ezin izanen da haren ordez ardo-ontziratzailearen erregistro zenbakia erabili.

Marka erregistratua

Marka erregistratu bat jartzea.

Marka nabarmendu eginen da “RIOJA” hitzarekiko, etiketan, neurri eta lodiera handiagoak izanen dituelako.

Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babestutako ardoak merkaturatzean erabiltzen diren etiketak Kontseilu Arauemaileari jakinarazi beharra betetzeko, aski izanen da jartzen duten marka edo merkataritza-izena Jabetza Industrialaren Erregistroan inskribatzeko eskatu izana frogatzen duen fotokopia diseinuari eranstea.

Inskribatutako upategien artean interes gatazka sortzen bada etiketetan jarritako marka edo merkataritza-izena berdina izateagatik, horren berri emanen zaie kasuko upategi horiei, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babestutako ardoetan erabiltzen diren markak aldi berean beste ardo batzuetan edo ardoaren deribatuetan erabiltzen badira, diseinuen proposamena Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Elikagaien Industriako Zuzendaritza Nagusira igorriko da balora dezan, egiaztatzeko, horrela, ardoen izendapenak eta aurkezpenak produktu desberdinen jatorria eta ezaugarriak identifikatzeko aukera ematen ote duten, modu argi eta errazean, kontsumitzailearentzat nahasgarria izan ez dadin.

Bolumen nominala

Errioxako deiturarako ez dago baimenduta litro bateko neurria

Zigilu koskaduna

Kontseilu Arauemailearen zigilua nabarmenduta ezarri behar da.

E1606455_0.pdf

II. Aukerako adierazpenak

–Azpieremuak.

–Elaborazio metodoak.

–Beste aipamen batzuk.

Azpieremuak

Entitate geografiko txikia

Azpieremuak hauek dira: “RIOJA ALAVESA”, “RIOJA ALTA” eta “RIOJA BAJA”.

Ardo bati azpieremu baten izena aplikatzeko, ardoaren jatorriak ekoizpeneko azpieremu horretako mahatsean izan behar du, ez beste inongoan, eta ardoaren elaborazioa, ontzea eta botilaratzea azpieremu horretan egin beharko dira, baldintza analitikoekin bat (gutxieneko gradu alkoholiko hartua).

Etiketan azpieremua erabiltzeko eskubidea izateko egiaztapena egin beharko da aldez aurretik. Egiaztapen horretan Kontseilu Arauemailearen Zerbitzu Teknikoek izenpetutako txosten bat gehitu beharko da, baldintza hauek betetzen direla ziurtatuko duena:

Kontrol administratiboa:

–Kontseilu Arauemaileari jardueraren hasiera jakinaraztea.

–Azpieremutik datorren mahatsaren gaineko kontrol administratiboa.

–Azpieremuko ardo elaboratuaren deklarazioa.

–Berariazko kalifikazioaren eskaera.

–Mugimenduen, ontzearen eta botilaratzearen gaineko kontrol fitxak.

–Egungo kontraetiketa, zenbakitze kontrolatuarekin.

Kontrol fisikoa:

–Azpieremuko mahatsarekin elaboratutako ardoen neurketa.

–Berariazko kalifikazioa.

–Izakinen eta zahartze prozesuen neurketa, biak bereizirik.

–Azpieremuko ardoen lekualdatzeen gaineko kontrola.

–Kontraetiketen erabileraren gaineko kontrola.

–Amaituta eta merkaturatzeko prest dagoen produktuaren laginak hartzea.

Azpieremuen izenaren aipamena “Denominación de Origen Calificada” hitzen azpian jarriko da, “Rioja” Deituraren izena adierazteko erabilitako letren bi herenen neurriko letrekin, gehienez ere. Kapsuletan azpieremuaren izena jartzeko, berariaz onetsi beharko da, etiketan ere adierazten bada, horretarako eskubidea izateagatik.

Etiketan honela adierazten da:

RIOJA

Denominación de Origen Calificada

RIOJA ALTA

RIOJA

Denominación de Origen Calificada

RIOJA ALAVESA

RIOJA

Denominación de Origen Calificada

RIOJA BAJA

Azpieremuen izenaz gain, azpieremuetako batean sartutako entitate geografiko txikiago baten izena erabil daiteke baldin eta ardoa entitate geografiko txiki horren lurraldean bildutako mahatsarekin egina bada osotara, eta ezaugarri analitikoei dagokienez, baldintzak azpieremuetako berdinak izanen dira.

Elaborazio moduari edo lortzeko erari buruzko aipamenak

“Maceración carbónica”, aplikatzen ahal zaie ardoei hartzidura prozesuan metodo hori erabili denean.

Elaborazioan aldez aurreko deklarazioa egin behar zaie Kontseiluko Zerbitzu Teknikoei. Mahats-bilketa bakoitzean Kanpainako Arauetan eskatutako baldintza.

“Fermentado en barrica”, soilik erabil daiteke ardo zuri eta gorrien kasuan, hilabetez gutxienez upelean egon badira, betiere Kontseilu Arauemaileari elaborazio mota horren berri eman bazaio, eta baldintza honekin: ezaugarri horiek dituzten ardoak ezin dira merkatura atera jatorriko mahatsa bildu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1a baino lehen.

“Dulce”, soilik erabil daiteke ardo zuri eta gorrien kasuan, betiere Kontseilu Arauemaileari elaborazio mota horren berri eman bazaio hartzidura gertatu baino lehen.

“Semidulce”, soilik erabil daiteke ardo zuri eta gorrien kasuan, betiere Kontseilu Arauemaileari elaborazio mota horren berri eman bazaio hartzidura gertatu baino lehen.

“Semiseco”, soilik erabil daiteke ardo zuri eta gorrien kasuan, betiere Kontseilu Arauemaileari elaborazio mota horren berri eman bazaio hartzidura gertatu baino lehen.

Beste aipamen batzuk

Egiazkoak direla frogatu ondoren, botilaratzea egiten den tokiari buruzko aipamen hauek erabil daitezke, betiere “Embotellado por” edo “Embotellado en origen” aipamenen ordez:

“Embotellado en la propiedad”.

“Embotellado en la explotación agraria”.

“Embotellado por el cosechero”.

“Embotellado por el productor”.

“Embotellado por la cooperativa”.

“Embotellado en la zona de producción”.

Egiazkoak direla frogatu ondoren, mahastizaintzako ustiategiari buruzko aipamen hauek erabiltzen ahalko dira:

“Cosecha propia”.

“Obtenido en la explotación vitícola”.

“Cosechado en la propiedad”.

“Procedente de viñedos propios”.

III. KONTUAN HARTU BEHARREKO BESTE XEDAPEN BATZUK

Garantiako zigilua edo kontraetiketa

Ontzian nahitaezkoa da garantiako zigilua edo kontraetiketa jartzea, Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemaileak emandakoa.

Kontsumorako ardoan ateratzeko ontzi mota edozein izanik ere, garantiako zigiluak, etiketak edo kontraetiketa zenbakituak izanen dituzte, Kontseilu Arauemaileak emandakoak.

Ez zaie kontraetiketa edo zigilurik emanen Upategien Erregistroetan inskribatutakoei baldin eta ez badute frogatzen botilaratzailearen erregistro zenbakia, marka erregistratua eta Kontseilu Arauemaileak legeztatutako etiketa dituztela.

E1606455_1.pdf

Beirazko ontzia

Beirazko ontzia erabiltzea nahitaezkoa da.

Babestutako ardoetarako, haien kalitatea edo izen ona kaltetzen ez duten eta Kontseilu Arauemaileak onartzen dituen ontzi motak erabiliko dira soilik. Oro har, ontziek beirazkoak izan beharko dute, eta Europar Batasunak baimendutako edukierakoak, salbu eta litroko neurrikoak.

Salbuespenez, erabilera berezietarako beste ontzi mota batzuk baimentzen ahalko dira, ulertzen bada ez dutela babestutako ardoen kalitatea edo izen ona kaltetzen (kasu honetan formula bereziak ezartzen ahalko dira babestutako ardoek bete beharreko garantia eta kontrol eskakizunak betetzeko).

Aditzera ematen dugu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Logroñon, 2016ko maiatzaren 9an.–Idazkaria, José Luis Lapuente.

Iragarkiaren kodea: E1606455