2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Mankomunitatearen batzarreko kideen ordainsariak
Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak edo Batzorde Iraunkorrak, 2016ko maiatzaren 25ean hartutako erabakiaren bidez,
HAU XEDATU DU:
Mankomunitatearen batzarreko edo Batzorde Iraunkorreko kideen ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen sistema ezartzea, ondorioak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera dituela.
Lehena.–Mankomunitateko Burutza karguari dedikazio partzialean aritzeagatik hilean 250 euroko ordainsari gordina ezartzea, aparteko sarien hainbanaketa barne. Zenbateko horiei legez dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Gizarte Segurantzako langile kuotari dagozkienak; Mankomunitateak bere gain hartuko du enpresa kuotaren ordainketa.
Bigarrena.–Batzarreko edo Batzorde Iraunkorreko gainerako kideen bilkura-sari gisa ezartzea 75 euro organo horren bilkura bakoitzeko, urtean kide bakoitzak gehienez ere 300 euro jasoko dituela. Diru kopuru horietatik behar adina atxikiko da PFEZerako.
Hirugarrena.–Mankomunitatearen batzarreko edo Batzorde Iraunkorreko kideek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.
Cintruenigon, 2016ko maiatzaren 26an.–Mankomunitateko burua, Anabel Lacarra Ridruejo.
Iragarkiaren kodea: L1606470