107. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, Zizur Nagusiko Udalak 2016ko martxoaren 31ko osoko bilkuran hartutako erabakiarena. Haren bitartez onetsi dira Ikasleen gurasoen elkarteendako diru-laguntzen deialdiaren oinarriak, jarduerak egin ditzaten

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 307388.

Laburpena, Zizur Nagusiko Udalak 2016ko martxoaren 31ko osoko bilkuran hartutako erabakiarena, Ikasleen gurasoen elkarteendako diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena, jarduerak egin ditzaten.

a) Onuradunak: Zizur Nagusiko ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteak.

Betebeharrekoak: Legez eratuta egon behar dute eta Elkarteen erregistroan izena emanda eta eguneratuta egon; helbide soziala eta fiskala Zizur Nagusian izan beharko dute. Baldintzak betetzen direla frogatuko da beharrezko egiaztagiriak aurkeztuta.

b) Xedea: Gurasoen elkarteek antolatutako jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak, gurasoen eta ikasleen partaidetza aktiboa eskatzen dutenak, sustatu, bultzatu eta laguntzea, hezkuntza garapenaren mesedetan, eta horietan Zizur Nagusiko Udalak emanen duen laguntza arautzea.

c) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Zizur Nagusiko Udalaren web-orrian.

d) Zenbatekoa: 2.500 euro.

e) Eskabideak aurkezteko epea: deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko uztailaren 31n bukatuko da.

Zizur Nagusian, 2016ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1606530