2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZILBETI
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Zilbetiko Kontzejuak, 2016ko maiatzaren 12ko osoko bilkuran, 2016. urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Zilbetin, 2016ko maiatzaren 23an.–Kontzejuburua, Pedro Martin Garrido Belza.
Iragarkiaren kodea: L1606475