107. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2016ko maiatzaren 30an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra, “La Esperanza” Gizarte Etxea erakunde autonomoarena eta aurrekontua betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betikoz onetsirik geldituko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Valtierran, 2016ko maiatzaren 31n.–Alkatesa, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1606637