107. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen
dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2016ko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Uharte Arakilgo Udalaren herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an, eta herriko iragarki oholean, eta alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantzaren aldaketa behin betiko onesten da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Honako aldaketa hau eginen da:

–37. artikuluan, 2.1 epigrafearen b eta g atalen, 4. epigrafearen eta 5.2 epigrafearen idazketa berria.

–49. artikulua: 1. epigrafea berridazten da.

–53. artikulua: 2. epigrafea berridazten da.

–55. eta 56. artikuluak osorik berridazten dira.

Uharte Arakilen, 2016ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.

ALDAKETA, HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAN. BEHIN BETIKO ONESPENA

37.2.1.b) artikulua.

b) Behar eta eskatu dituzten hektareak esleituko zaizkie egiazki eta benetan aziendarekin aritzen diren abeltzainei, hau da, abeltzaintzako sektoreko profesional gisa ari diren pertsona fisikoei, 16. artikuluko baldintzak betetzen badituzte betiere.

37.2.1.g) artikulua.

g) Aurreko beharkizunak beteta, hektarea eskaerak handiagoak badira Nafarroako Gobernuak Uharte Arakilgo Udalari esleitutako hektareak baino, murrizketa koefiziente bat aplikatuko da, baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzuteko.

37.4. artikulua.

4. Uharte Arakilgo Udalak, NPBko laguntzetarako ematen dituen herrilurretako larreen aprobetxamenduen ziurtagiriengatik, 1,50 euro kobratuko dizkie, hektarea bakoitzeko, egiazki eta benetan aziendarekin aritzen ez diren abeltzainei.

37.5.2 artikulua.

2. Aziendarekin egiazki eta benetan jardutearen frogagiriak

49.1. artikulua.

1. Abeltzainek jarraipen batzorde bat izendatuko dute larre hesituen aprobetxamendurako. Jarraipen batzordeak bi kide izanen ditu gutxienez, eta gutxienez horietako %50 aziendarekin ibiliko dira egiazki eta benetan. Jarraipen batzordearen eginkizunak izanen dira, besteak beste: egin beharreko lanak proposatzea; aziendak kontrolatzea (kontrol horren arduradunak jarraipen batzordeko kide bat edo batzuk izaten ahal dira); eta larreetan hobekuntzak egitea, betiere Udalaren oniritzia izanik.

53.2. artikulua.

2. Hona hemen, apirilean, hesiz inguratutako larreen erabilera eskatzeko aurkeztu beharreko agiriak:

–Ustiategiko Liburua, dagokion urteko urtarrilaren 1ean.

–Larreetan sartu nahi den azienda kopuruaren aurreikuspena, zehaztuta erabilera-epea eta larrea.

–Saneamenduko frogagiria. Ardi-, behi- eta ahuntz-aziendak: saneamendu frogagiria, urtebetetik beherako antzinatasuna duena. Azienda mota guztientzat: desparasitazioa egina dela frogatzen duen ziurtagiria. Agiri hori izan ezean, aurkeztu beharko dira hura frogatzen duen faktura, albaitariaren ziurtagiria edo zinpeko adierazpena.

55. artikulua.

1. Arau-hauste oso larriak honako hauek dira:

a) Aprobetxamendua norberak zuzenean eta pertsonalki ez egitea.

b) Aprobetxamenduen kanonak Udalak finkatzen dituen epeetan ez ordaintzea.

c) Herrilurraren aprobetxamendua nabarmen gaizki egitea edo osorik ez egitea.

d) Abereen Osasunari buruzko 11/2000 Foru Legearen 56. artikuluan arau-hauste oso larri gisa sailkatutako jarduketetako edozein egitea.

2. Arau-hauste larriak honako hauek dira:

a) Abeltzaintzako denbora epeak ez betetzea eta/edo izenik eman gabe herrilurretan aziendak sartzea.

b) Zertarako esleitzen den herrilurra, beste zerbaitetarako erabiltzea.

c) Abereen Osasunari buruzko 11/2000 Foru Legearen 55. artikuluan arau-hauste larri gisa sailkatutako jarduketetako edozein egitea.

3. Arau-hauste arinak honako hauek dira:

a) Aprobetxamenduaren xede den ondasunean, kontserbazioan edo mantentzean kalte egiten duten ekintzak eta ez-egiteak, edo aprobetxamenduaren garapen normala eta onuradunekiko harremana nahasten dituztenak.

b) Abereen Osasunari buruzko 11/2000 Foru Legearen 54. artikuluan arau-hauste arin gisa sailkatutako jarduketako edozein egitea.

56. artikulua.

1. Oso larritzat jotako arau-hauste bat egiteak berarekin ekarriko du, automatikoki, esleipena iraungitzea eta onuradun izateari uztea, urtebetetik bost urterako aldi baterako. Halaber, zehapen ekonomikoa ezarriko da: egindako kaltearen halako bost eta halako hamar artekoa. Balio hori zehazterik ez badago, 601 eurotik 12.000 eurora bitarteko zehapena ezarriko da.

2. Larritzat jotako arau-hauste bat eginez gero, Udalak zehapen ekonomikoa ezarriko du, egindako kaltea halako bost izanen dena. Balio hori zehazterik ez badago, 91 eurotik 600 eurora bitarteko zehapena ezarriko da.

3. Arau-hauste arina egiteagatik, 6 eta 90 euro bitarteko zehapen ekonomikoa ezarriko da.

Zehapen horiek ezarriko dira, galarazi gabe Abereen Osasunari buruzko 11/2000 Foru Legean ezarritakoa.

Iragarkiaren kodea: L1605517