2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TULEBRAS
01/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6an, 2016ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin den aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Aurrekontuko 01/2016 aldaketa: Kreditu berezia horniduretan inbertitzeko (furgoneta eta aulkiak erostea).
GASTUAK:
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 4.700,00 euro.
–1510.62400 kontu-saila: Furgonetaren erosketa: 2.000,00 euro.
–9200.63500 kontu-saila: Aulkiak erostea: 2.700,00 euro.
SARRERAK:
Finantzaketa:
VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 4.700,00 euro.
Tulebrasen, 2016ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Teresa Torres Fernández.
Iragarkiaren kodea: L1606435