2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Udal Plan Orokorreko S-3 sektoreko URI-2b unitatea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena
San Adriango Udalak, 2016ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:
“Lehena.–Behin betiko onestea San Adriango Udal Plan Orokorreko S-3 sektoreko URI-2b unitatea birzatitzeko proiektua, José Martín Errea Rodríguezek aurkeztutako proiektuaren arabera.
Bigarrena.–Behin betiko onespenaren erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, erregistroko jabeei banan-banan jakinaraztea, eta Udal Kontu-hartzailetzari igortzea, ondorioak sor ditzan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau administrazio bidean irmotzen denean, Udaleko Idazkaritzak luzatutako ziurtagiria Lizarrako Jabetza Erregistrora igortzea, bai eta behar bezala eginbidetutako birzatiketa proiektuaren bi ale ere, inskriba daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz.”
San Adrianen, 2016ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1606486