107. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, 2016an gazte jarduerak egiteko diru-laguntzak lehia irekian emateko deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 307290.

Diru-laguntzak, lehia irekiaren araubidea erabiliz, 2016an gazte jarduerak egiteko.

Iruñeko Udalak diruz lagunduko dituen jarduerak izanen dira epigrafe hauetan jasotako jarduera puntualetarako:

A) Prestakuntza jarduerak, gazteendako interesa dutenak.

B) Aisia edo josteta jarduerak.

C) Sensibilizazio jarduerak.

D) Gazte mugikortasuneko jarduerak.

E) Gazteen boluntariotzako jarduerak.

Deialdi honetatik bazterturik geratzen dira ondoko jarduerak:

a) Festetako, kabalkadetako, inauterietako eta antzekoetako jarduerak.

b) Jarduera arautuak, irakaskuntza arlokoak eta hezkuntza sistema arautuaren esparruan ematen diren gaien prestakuntza osagarriaren arlokoak, masterrak egitea eta antzekoak.

c) Funtsezko xedea parte hartzaileen artean kirola sustatzea duten jarduerak.

d) Iruñeko Udalaren beste finantziazio lerro batzuk dituzten jarduerak, kontratuen edo hitzarmenen bidez, edo diru-laguntzen deialdi espezifikoagoen xede direnak.

e) Deialdi honen oinarrietan azaldutako xede, helburu, oinarri eta lehentasunekin bat ez datozen jarduerak.

Iruñeko lurralde eremuan gauzatu beharko dira, gazte mugikortasuneko jarduerak izan ezik.

Jarduerak egiteko epea 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra artekoa izanen da.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 24an.–Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi delegatua, Alberto Labarga Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1606510