2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Udalaren parte hartzea Lezkairuko L-11.6 lurzatia Iruñeko Udalaren eta Construcciones Muroa, SAren artean zuzenean besterentzeko
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko maiatzaren 10ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 10-MAY-16 (4/CV).
Jesús Mari Rosón Sáez de Adanaren eskaera ikusita, Construcciones Muroa, SAren izenean 2016ko apirilaren 14an egin baitzuen; besterentze zuzena egiteko hitzarmenaren proposamena ikusita; eta 2016ko apirilaren 26ko txosten juridikoari jarraikiz, honako hau
ERABAKI DA:
1. Besterengarri deklaratzea Iruñeko Udal Planeko ARS-3 birzatitzeko proiektuko L-11-6 lurzatiaren %0.06, horren jabea Udala baita.
2. Hitzarmena hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko ARS-3 birzatitzeko proiektuko L-11-6 lurzatiaren %0.06 zuzenean besterentzeko, Iruñeko Udalaren lurzoru ondarearen barnean baita.
3. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; eta ukitu guztiei jakinaraztea.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1606431