2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun azterlana, Media Luna karrikako 42an.
Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2016ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 05-MAY-16 (8/CU).
“Media Luna karrikako 42ko xehetasun azterlanaren hasierako onespena (JOB 2016-02-16) argitaratu zen 2016ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 2an; horren ondotik, jendaurreko epea haren aurkako inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez,
ERABAKI DA:
1.–Behin betiko onestea xehetasun azterlana, Media Luna karrikako 42an, Cristina Viña Oloronek sustatua.
2.–Erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta ukituei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.”
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
ERANSKINA
Xehetasun azterlana Media Luna karrikako 42an (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1606428