107. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, San Rafael plazako 1, 2, 3 eta 4an igogailuak paratzeko Plan Berezian. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2016ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-MAY-16 (9/CU).

“San Rafael plazako 1, 2, 3 eta 4an igogailua paratzeko Plan Berezia aldatzeko dokumentua hasiera batean onetsi ondoan (JOB 4/UV, 2016-02-16koa) jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea aldaketa San Rafael plazako 1, 2, 3 eta 4an igogailuak paratzeko Plan Berezian, Alberto Valls Blascok sustaturik San Rafael plazako 4ko jabekideen izenean.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Plan Berezia, San Rafael plazako 1, 2, 3 eta 4an igogailuak paratzeko (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1606427