2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Aurrekontuko 1/2015 aldaketa. Hasierako onespena
Oteitzako Udaleko alkateak, 2016ko maiatzaren 18an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen kreditu transferentziaren espedientea 2015eko gastuen aurrekontuan (aurrekontuko 1. aldaketa), 3.430 euro egiten baitu kontu-sail hauetan: 432,1310003 (Obra eta zerbitzuetako behin-behineko langileen kontratazioa), 462,48212 (Garapenerako lankidetza) eta 422,480 (Gurasoen elkarterako diru-laguntza).
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 43. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Oteitzan, 2016ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.
Iragarkiaren kodea: L1606389