107. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa, Tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Olaztiko Udalak, 2016ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udal honetan tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Iragarkia 2016ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 20an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluan xedatuaren arabera, administrazio xedapen orokor honen behin betiko onespenaren kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Olaztin, 2016ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

ORDENANTZA, ZERBITZU PUBLIKOAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ETA PREZIOAK ARAUTZEN DITUENA, HONAKO ARLO HAUETAN: AISIALDIKO IKASTAROAK, UDAN EUSKARAZ, MUSIKA ESKOLA, ELURRA KENTZEKO ZERBITZUA ETA AURRI EGOERAN DEKLARATUTAKO ERAIKIN ETA INSTALAZIOEN ERAISTE LANAK, UDALAK EGITEN DITUENAK, LUDOTEKA ZERBITZUA ETA KULTUR ETXEAN IZATEN DIREN EMANALDIAK

Tarifen eranskina

7. Kultur Etxean izaten diren emanaldiak:

a) Kultur Etxean izaten diren kultur emanaldietarako sarrera (Nafarroako Antzoki Sareko jarduerak izan ezik):

–Haurrentzako/familientzako ikuskizunak: 2 euro.

–Helduentzako ikuskizunak: 3 euro.

b) Nafarroako Antzoki Sarearen bitartez programaturiko ikuskizunen prezioa:

–Haurrentzako/familientzako ikuskizunak: 3 euro (aurretik erosita: 2 euro).

–Helduentzako ikuskizunak: 6 euro (aurretik erosita: 4 euro).

c) Kalitate, berezitasun edo konplexutasun artistikoagatik hala behar den kasuetan, Alkatetzaren ebazpen baten bidez zehaztuko da ikuskizun bakoitzerako prezioa.

Iragarkiaren kodea: L1606484