107. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Akats zuzenketa, SR3Aren behin-behineko likidazioa hasiera batean onesteko iragarkian

Akats materiala atzeman da Iturmendiko Udalak osoko bilkuran, maiatzaren 2an, hartutako erabakian. Erabakia 2016ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an.

Kontuan hartuz SR3Aren behin-behineko likidazioa hasiera batean onetsi zela 2013ko azaroaren 21ean (2013ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 11koa) eta behin betiko onetsi zela osoko bilkuran, urtarrilaren 22an, hartutako erabakiaren bidez (2014ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 14koa).

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, “administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak”, eta alkate udalburu naizenez gero eman zaizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.–Zuzentzea 2016ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19an, argitaratu zen iragarkian atzemandako akatsa, zeinaren bidez “SR3Aren behin-behineko likidazioaren hasiera bateko onespena” azaltzen baitzen; onespena egina baitzegoen eta hasiera batean eta behin betiko argitaratua izan baitzen (2014ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 14koa), eta baliogabetzea 2016ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19an, argitaratu zen iragarkia.

2.–Erabaki hau Iturmendiko Udalaren osoko bilkurari igortzea, berrespena eman diezaion.

3.–Zuzenketa ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iturmendin, 2016ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1606439