107. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURGOIEN

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Iturgoiengo Kontzejuko Batzarrak, 2016ko martxoaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2016ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua 648636906 telefonora deituta eskatzen dutenen eskura jarriko da, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Iturgoienen, 2016ko maiatzaren 20an.–Kontzejuko burua, Nerea Urabayen Azpilicueta.

Iragarkiaren kodea: L1606443