2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZA
Ezkontza zibilak egiteko eskumena beste baten esku uztea
2016ko ekainaren 10ean ezkontza zibila eginen da Iguzkitzako Udaleko bake epaitegiko egoitzan. Ezkontza hori Fernando Saez de Jaureguik eginen du, eskumena Alkatetzak eskuordetuta. 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan xedatuarekin bat.
Iguzkitzako Udaleko alkateak, maiatzaren 19ko 20160519/2016 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:
1. Udaleko zinegotzi Fernando Saez de Jaureguiren esku uztea ezkontza zibil hori egiteko ahalmena.
2. Eskuordetza egun horretarako baino ez da.
Iguzkitzan, 2016ko maiatzaren 19an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.
Iragarkiaren kodea: L1606419