2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitatearen batzarrak, 2016ko maiatzaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2016ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Fustiñanan, 2016ko maiatzaren 23an.–Mankomunitateko burua, María del Yugo Aguirre Morales.
Iragarkiaren kodea: L1606479