2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Alkatetza beste baten esku uztea
Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2016ko maiatzaren 17an. Hona testu osoa:
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Funesko udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Miguel Ángel Los Arcos Díaz eskuordetzea, Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, aurtengo maiatzaren 25 eta 26an, biak barne, eginkizunak berriz ere bere gain hartuko baditu ere aldizka agertuz gero edo lehenago itzuliz gero.
Bigarrena.–Eskuordetza hau lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Eskuordetza honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehenbiziko bilkuran.
Laugarrena.–Eskuordetza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Funesen, 2016ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1606437