2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Jarduerarako lizentziaren eskaera. Paratzea
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: Derry Aske S.L. Jarduera: prestatu eta kozinatutako janaria lantzeko zentrua jartzeko lokala. Tokia: Mundiño kalea, 8 (3. poligonoko 1042. lurzatia).
Etxarri Aranatzen, 2016ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1606405