242. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

“Kontratuak” fitxategia sortzea

Ribaforadako Udalak, 2016ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

“1.–Kontratuen ziurtagiria izeneko fitxategia sortzea. Hona hemen haren ezaugarriak:

–Xedea eta erabilera aurreikusiak: langileen kontratazioen kudeaketa, obra, zerbitzu, hornidura eta laguntzen kontratuen esleipenak, aplikatzeko den legeriaren arabera.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanda, dagokien kontratua esleitzeko eta/edo kontratatzeko aurkezten diren agiriekin batera.

–Pertsona edo talde ukituak: enplegu deialdietan eta kontratuak esleitzeko Udalak sustatutako lizitazioetan parte hartzen dutenak, kontratistak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Ikasketa eta lanbide datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Enpleguaren gaineko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioak: udal webgunea, Nafarroako kontratazio ataria, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoarekin bat.

–Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.”

2.–Ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Navadat-era igortzea, Datuak babesteko Agentziaren behar den erregistroan inskriba dadin, baita Udaleko Kontu Hartzailetzara ere, behar diren ondorioetarako.”

Eta hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen araudia bete dadin.

Ribaforadan, 2016ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jesús Mª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1613680