107. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Herrilurretako tasak, prezio publikoak eta kanonak 2016ko lehen seihilekoa

Honen bidez jakinarazten zaie interesdun guztiei 2016ko lehen seihilekoari dagozkion hilerriko zerbitzuen, eta lurzoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamenduen, eta herrilurretako aprobetxamenduen prezio publikoak kobratuko direla.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, 2016ko maiatzaren 30etik 2016ko ekainaren 30era, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak borondatez ordaintzeko epearen azken egunean, 2016ko ekainaren 30ean, kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Caparroson, 2016ko maiatzaren 15ean.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1606390