107. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Animaliak edukitzea arautzen duen osasun arloko udal ordenantza Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2016ko maiatzaren 20an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Cabanillasen animaliak edukitzea arautzen duen osasun arloko udal ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, jendaurrean egonen da 30 egunean gutxienez ere, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen oholean argitaratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Cabanillasen, 2016ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Jesús Santos Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1606466