2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Ordenantza, Udalaren ondasunak hirugarrenei lagatzea arautzen duena. Hasierako onespena
Cabanillasko Udalak, 2016ko maiatzaren 20an egindako osoko bilkura arruntean, behar den legezko gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren ondasunak hirugarrenei lagatzea arautzen duen ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, jendaurrean egonen da 30 egunean gutxienez ere, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen oholean argitaratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Cabanillasen, 2016ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Jesús Santos Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1606465