107. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

1/2016 aldaketa 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean
Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2016ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2016 aldaketa 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean. (Eraikinak berritzeko diru-laguntzen kontu-sailaren kreditu gehikuntza).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Berriozarren, 2016ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1606473