2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Aldaketa, Mutiloartea sektoreko P.35 lurzatia birzatitzeko proiektuan. Hasierako onespena
Aranguren ibarreko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko maiatzaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Mutiloartea sektoreko P.35 lurzatia birzatitzeko proiektuan, María José Ibáñez Royo, Javier González Lizasoain Aladro eta Navarra de Gestión y Proyectosek sustatua.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Mutiloan, 2016ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1606469