2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
7. lokalaren salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian
(22. azpieremuko 9. hiri unitatea eta 23. azpieremuko
9. hiri unitatea), Irulegiko Gazteluaren plaza karrikan
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko maiatzaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan saltzea Irulegiko Gazteluaren plaza karrikako 7. lokala, 62,00 m² eraikiko eta 58,54 m² erabilgarriko lokal bereizia; Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian dago (22. azpieremuko 9. hiri unitatea eta 23. azpieremuko 23. hiri unitatea).
Hasierako prezioa: 40.300,00 euro.
Proposamenak Aranguren ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, zk.g., Mutiloa), ekainaren 28ko 14:00ak baino lehen.
Baldintzen agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa) nahi duenaren eskura.
Mutiloan, 2016ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1606458