2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa datu pertsonalen fitxategietan
Ander Andoni Oroz Casimiro Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak, datako egunean, ebazpen hau eman du, datu pertsonalen fitxategien arauketa aldatzeko.
Uztailaren 28ko 26/2015 Legeak, Haurren eta nerabeen babesari buruzko Legea aldatzen duenak, ezartzen du adingabeekin harreman zuzena daukaten profesionalek Sexu delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko dutela. Hortaz, entitate honetako “Langileen kudeaketa” fitxategia aldatu behar da, datu hori sartzeko, fitxategi horretan jaso beharreko datuen artean.
Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,
EBATZI DUT:
1. Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren erregistro orokorrean inskribaturik dagoen “Udalaren langileak” fitxategian jasotzen diren datuen ezaugarriak aldatzea, eta fitxategia honela gelditzea:
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
Helbidea |
Telefonoa eta faxa |
Gizarte Segurantzaren zenbakia |
EZAUGARRI PERTSONALAK |
Familiaren datuak |
Jaioteguna |
Jaioterria |
Sexua |
BEREZIKI BABESTUAK |
Osasuna |
DATU AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK |
Prestakuntza/tituluak |
Laneko esperientzia |
ENPLEGUAREN XEHETASUNAK |
Kidegoa/Maila |
Nominako datu ez ekonomikoak |
Lanpostukoa |
Langilearen historiala |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
Diru-sarrerak/errentak |
Bankuko datuak |
Nominako datu ekonomikoak |
Zerga kenkariak |
Aseguruak |
BESTELAKO DATUAK |
Sexu delituen gaineko aurrekarien ziurtagiri negatiboa. |
Udalaren fitxategiko datu pertsonalak, atal honetan aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, DBLOaren 1. xedapen gehigarriaren 20. artikuluarekin bat (abenduaren 13ko 15/1999 LO).
3. Ebazpen honen lehen atalean agertzen den fitxategiaren arauketa inskribatzea Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Antsoainen, 2016ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1605659