2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
3/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
3/2016 aldaketa aurrekontuan.
Kreditu-gehikuntza:
GASTUAK:
–Aurrekontuko 9200.64000 kontu-saila: Web orria garatzea. Zenbatekoa: 1.600,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.600,00 euro.
SARRERAK:
–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 1.600,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.600,00 euro.
Allon, 2016ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.
Iragarkiaren kodea: L1606393