2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABAURREPEA
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, hamabost eguneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Abaurrepeko Bake Epaitegiko bake epaile titularra edo ordezkoa izan nahi dutenek, aipatu erregelamenduaren 1.2 artikuluan zehazten diren baldintzak badituzte, idatziz hala eska dezaten Abaurrepeko Udalean.
Abaurrepean, 2016ko maiatzaren 26an.–Alkatea, M.ª Rosario Salón Arozarena.
Iragarkiaren kodea: L1606499