107. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

723/2016 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.

Ikasketa planak izan duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2014ko abenduaren 26an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2015eko urtarrilaren 29an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2015eko urtarrilaren 9ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitateko Master titulua lortzeko ikasketa plana argitaratzea.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 12an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERREKTOREAK MAIATZAREN 12AN EMANDAKO 723/2016 EBAZPENARENA, ZEINAREN BIDEZ AGINTZEN BAITA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ENPRESEN ZUZENDARITZAKO UNIBERTSITATEKO MASTERRAREN IKASKETA-PLANA ARGITARATZEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitateko Master tituluaren ikasketa-plana

Jakintza-adarra: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak.

Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

42

Aukerakoak

12

Master Amaierako Lana

6

KREDITUAK OSOTARA

60

Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera):

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

Estrategia eta kanpoko jarduera

18

Estrategia eta kanpoko jarduera

Nahitaezkoa

18

Antolaketa-aldaketa eta kanpoko jarduera

9

Antolaketa-aldaketa eta kanpoko jarduera

Nahitaezkoa

9

Tresna aurreratuak zuzendaritza estrategikorako

15

Tresna aurreratuak zuzendaritza estrategikorako

Nahitaezkoa

15

Zuzendaritzako praktikari laguntzeko tresnak

12

Zuzendaritzako praktikari laguntzeko tresnak

Aukerakoa

12

Praktikak

12

Praktikak

Aukerakoa

12

Master Amaierako Lana

6

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

6

F1606464

Iragarkiaren kodea: F1606464