107. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

722/2016 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomiako Konputazio Tekniketako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.

Ikasketa planak izan duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2013ko martxoaren 8an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2013ko apirilaren 23an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2013ko apirilaren 2ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomiako Konputazio Tekniketako Unibertsitateko Master titulua lortzeko ikasketa plana argitaratzea.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 12an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERREKTOREAK MAIATZAREN 12AN EMANDAKO 722/2016 EBAZPENARENA, ZEINAREN BIDEZ AGINTZEN BAITA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO EKONOMIAKO KONPUTAZIO TEKNIKETAKO UNIBERTSITATEKO MASTERRAREN IKASKETA-PLANA ARGITARATZEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomiako Konputazio Tekniketako Unibertsitateko Master tituluaren ikasketa-plana

Jakintza-adarra: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak.

Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

36

Aukerakoak

18

Master Amaierako Lana

6

KREDITUAK OSOTARA

60

Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera):

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

Metodo kuantitatiboak eta simulazioa

27

Simulazioa

Nahitaezkoa

9

Sistema dinamikoak

Nahitaezkoa

9

Ekonometria aurreratua

Aukerakoa

6

Aplikazio bayestarrak ekonometrian

Aukerakoa

3

Analisi Ekonomikoaren Hastapenak

18

Makroekonomia

Nahitaezkoa

9

Mikroekonomia

Nahitaezkoa

9

Oinarrizko aplikazioak

21

Erabakiak ziurgabetasunean hartzea: apustua eta finantzak

Aukerakoa

3

Finantza ekonomia

Aukerakoa

6

Produkzioa eta logistika aplikatua

Aukerakoa

6

Sistema sozio-ekologikoak

Aukerakoa

6

Master Amaierako Lana

6

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

6

F1606463

Iragarkiaren kodea: F1606463