1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
105/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Kontseiluaren kontsultapean jartzen duena Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 22ko 1484/2015 Ebazpena ofizioz berrikusteko prozedura (Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen), Nafarroako Kontseiluak nahitaezko irizpena eman dezan.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 22ko 1484/2015 Ebazpena ofizioz berrikusteko prozedura hasi du (Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen) eta erabaki du deialdiaren hautapen prozeduraren tramitazioa etetea, Berako Udalak 2016ko martxoaren 1ean horretarako aurkeztu zuen eskaera ikusirik.
Nafarroako Kontseiluari buruzko martxoaren 16ko 8/1999 Foru Legearen 16.1 i) artikuluak ezartzen du nahitaez kontsulta egin beharko zaiola Nafarroako Kontseiluari Foru Komunitateko Administrazioak tramitatutako espediente batzuen kasuan, besteak beste, administrazio-egintzak ofizioz berrikusteari buruzkoak diren horietan, legeak derrigorrez eskatzen badu organismo aholku-emaile baten irizpena.
Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluari buruzko martxoaren 16ko 8/1999 Foru Legearen 19.2. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 22ko 1484/2015 Ebazpena ofizioz berrikusteko prozedura Nafarroako Kontseiluaren kontsultapean jartzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
2. Etetea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5c) artikuluan xedatuari jarraikiz, prozedura ebazteko legez ezarritako gehieneko epea Nafarroako Kontseiluari txostena eskatzen zaionetik hori jaso arte.
3. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 22ko 1484/2015 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozesuaren tramitazioaren etendura baliozkotzea, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 575/2016 Ebazpenaren bidez hasitako ofizioz berrikusteko prozedura ebatzi arte.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
5. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Kontseiluko buruari, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta jakinaraztea Berako Udalari eta Lesakako Udalari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Liburutegien Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 17an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1606449