106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

61/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak finkatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jardueratan eska daitezkeen prezio publikoak ezartzen ditu otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretuak, eta haren 2. artikuluaren arabera, irakaskuntza ez-derrigorrezkoa ematen duten ikastetxeen zerbitzuetan, irakasteko jardueren ondoriozkoetan, prezio publikoak eska daitezke.

Hezkuntza Departamentuari dagokio, bere menpean izanik, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntza mailetan ematen diren zerbitzuen tarifak eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1.–Hezkuntza Departamentuaren menpean irakaskuntza ez-derrigorrezkoa ematen duten ikastetxeen zerbitzuen tarifak eguneratzea, zenbateko hauen arabera:

1. “Pablo Sarasate’’ Musika Kontserbatorio Profesionala:

–Espedientea irekitzea: 29,30 euro.

–Kurtso osoa: 52,80 euro irakasgai bakoitzeko.

–Gainditu gabeko irakasgaiak: 61,60 euro.

–Musikako lanbide ikasketetan sartzeko probak: 18,50 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 11,90 euro.

–Lanbide titulua eskuratzeko proba: 105,80 euro.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa:

–Goi mailan sartzeko probak: 61,30 euro.

–Lehen matrikula: 18,40 euro kreditu bakoitzeko.

–Espedientea irekitzea: 26,30 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 10,70 euro.

–Ondorengo matrikulak: 25,00 euro kreditu bakoitzeko.

–Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,00 euro irakasgai bakoitzeko.

3. Dantza Eskola.

3.1. A eta B hastapena (6 eta 7 urteko haurrak):

–Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

–Sarrerako proba: 7,50 euro.

–Dantzan ikasten hasteko kurtso osoa: 148,80 euro.

3.2. Oinarrizko maila:

–Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

–Sarrerako proba: 7,50 euro.

–Oinarrizko mailako kurtso osoa: 180,60

3.3. Erdi maila:

–Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

–Sarrerako proba: 31,40 euro.

–Erdi mailako kurtso osoa: 241,40 euro.

3.4. Helduak:

–Helduentzako kurtsoetarako sarrera proba: 7,50 euro.

Dantza espainiarreko kurtsoa:

–Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

–Irakasgai bakoitzeko: 210,00 euro.

Dantza garaikideko kurtsoa:

–Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

–Irakasgai bakoitzeko: 210,00 euro.

Dantza klasikoko kurtsoa:

–Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

–Irakasgai bakoitzeko: 210,00 euro.

4. Iruñeko eta Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialak:

4.1. Irakaskuntza arautua:

–Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,80 euro.

–Kurtso presentzial bakoitzeko matrikula: 140,00 euro.

4.2. Eguneratzeko eta hobetzeko kurtsoak:

–Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,80 euro.

–Lau hileko kurtso bakoitzeko matrikula: 70,00 euro.

4.3. Matrikula librea:

–Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,80 euro.

–Oinarrizko eta Erdi mailako azterketa eskubideak: 20,70 euro.

–Maila aurreratuko eta C1 mailako azterketa eskubideak: 49,80 euro.

4.4. Arautu gabeko hizkuntzak: arabiera, japoniera, atzerritarrentzako espainiera:

–Kurtso bakoitzeko matrikula: 222,80 euro.

5. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala:

5.1. Bigarren Hezkuntzarekiko elkarlanaren programako matrikula:

–Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,80 euro.

–Lehen hizkuntzako matrikula: 60,00 euro.

–Bigarren hizkuntzako matrikula: 42,00 euro.

–Hirugarren hizkuntzako matrikula: 30,00 euro.

5.2. That’s English! ikastaroa:

–Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,80 euro.

–Ikastaroko matrikula: 45,00 euro.

5.3. Hezkuntza Departamentuak eta hezkuntzako beste erakunde batzuek atzerriko hizkuntzak egiaztatzeko berariaz sinatutako hitzarmenpeko ikasleek egin beharreko B2 eta C1 mailetako probetarako matrikula: 65 euro.

6. Helduei euskara irakasteko irakaskuntza, Zubiarte Euskaltegia.

–Zerbitzu orokorrak: 10,80 euro.

–Lehen inskripzioa: 25,40 euro.

–Astean 4 eguneko kurtso osorako matrikula: 84,10 euro.

–Astean 2/3 eguneko kurtso osorako matrikula: 50,50 euro.

–Astean egun bateko kurtso osorako matrikula, “autoikaskuntza modalitatea”: 50,50 euro.

–Astean 5 eguneko iraileko ikastaro trinkorako matrikula: 25,20 euro.

7. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) titulua lortzeko azterketarako eskubideak.

–Matrikula arrunta: 26,00 euro.

8. Diseinuko goi mailako ikasketak.

–Diseinuko goi mailako ikasketetan sartzeko probak: 61,30 euro.

–Lehen matrikula: 8,90 euro kreditu bakoitzeko.

–Espedientea irekitzea: 26,30 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 10,70 euro.

–Ondorengo matrikulak: 12,10 euro kreditu bakoitzeko.

–Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,00 euro irakasgai bakoitzeko.

2.–Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legean eta maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat, foru agindu honetan ezarritako prezio publikoei honako hauek aplikatuko zaizkie:

a) %100eko salbuespena, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat.

b) %50eko hobaria, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.

3.–Ekintza terroristen biktimak, baita haien ezkontide eta seme-alabak ere, irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifetatik salbuetsirik daude.

4.–Honako hauek aplikatuko zaizkie desgaitasunak dituzten pertsonei:

a) %100eko salbuespena, %65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzat.

b) %50eko hobaria, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzat.

5.–Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 20an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1606281