106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 611/2016 Ebazpenarena. Horren bidez, industriako ETEetan inbertsioetarako laguntzak emateko 2016ko deialdia onesten da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 306872.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Nafarroan jarduera zentro bat duten edo laster izanen duten enpresa txiki eta ertainak.

Bigarrena.–Xedea.

Diru-laguntzak ematea produkzio-inbertsioko proiektuak sustatzeko, lehiakortasuna hobetzearren.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Laguntza hauen oinarri arautzaileak maiatzaren 19ko 611/2016 Ebazpenaren eranskinean eskura daitezke, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen guztizko zenbatekoa 14.652.358,90 eurokoa da;
638.926,90 euro 2016rako eta 14.013.432,00 euro 2017rako.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak diru-laguntza hauen %50 kofinantzatzen ditu, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2016ko irailaren 15era arte (egun hori barne).

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 19an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1606363