106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimendua jakinaraztea

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.b) artikuluan aipatzen den ibilgailu abandonatuaren gaineko errekerimendua jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean:

Jabea: Ciabar Obras y Construcciones Herria: Elizondo (Nafarroa). Ibilgailua: Renault Trafic. Matrikula: 0498-CZF. Abandonatua dagoen lekua: Santiago kaleko 68ko eraikinaren atzean. Elizondo (Baztan).

Trafikoari buruzko Legearen 71.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabost egun balioduneko epean abandonatuta dagoen lekutik ibilgailua kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen da, dagokion zigorra jartzeko ahalmenari kontuz.

Baztanen, 2016ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1606379