106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegia

Ediktua. 83/2015 prozedura

Judit González Barriales andrea, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Beatriz Muñiz Formigo andreak eskaturik, gai arrunta dela-eta, Express Iturrama SLren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Newmarket Express SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 83/2015 prozedura arruntean, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da:

Partez baiesten dut Beatriz Muñiz Formigo andreak jarritako demanda, Express Iturrama SLren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Newmarket Express SLren aurka, eta, horrenbestez, horietako lehena kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2.472,61 euro ordaintzera, eta Newmarket Express SL demandatukideak erantzukizun solidarioa izanen du zor horri dagokionez, eta Newmarket Express SL kondenatzen dut hark bakarrik auzi-jartzaileari beste 355,54 euro ordaintzera. Horretaz gain, bi kasuetan interesak ordaindu behar dira, honako honen zazpigarren zuzenbideko oinarrian ezarri bezala.

Epai honen aurka erregutze-errekurtsoa aurkezten ahalko da Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua. Epai hau jakinarazten denetik bost eguneko epean iragarri behar dute errekurtsoa, epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz. Alderdi demandatuek, errekurtsoa jarri ahal izateko, 300 sartu behar dituzte gordailu gisa epaitegi honek Banesto bankuan (Banco Español de Crédito) duen 4191 0000 65 0083 15 kontuan. Diru kopuru hori sartu izana frogatzen duen gordekina epaitegi honetako Idazkaritzan aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Newmarket Express SLri eta Francisco Soriano Estepari, administratzaile bakarra den aldetik, legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Logroñon, 2016ko apirilaren 20an.–Justizia Administrazioaren letradua, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1605233